martes, 19 de febrero de 2013

-perkusiozkoak:

ATABALA:

Atabala perkusiozko instrumentua da, antzinatik txistulariei eta antzeko instrumentuei laguntzeko erabili da, euren melodiei erritmoa emateko. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean bai azpiko aldean, animalia-larruzko edo plastikozko larruak eramaten ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da kolpeak jasotzerakoan berehala ez apurtzeko; behekoa pordoiduna da, izen hori du bi soka, tripazkoak, larrua zeharkatuz dituelako. Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen da. Txistulariek banbolina jotzen dute esku batekin eta txistua bestearekin. Aldiz, atabala beste pertsona batek jo behar du bi eskuak behar dituelako. Atabalak laguntzen ditu txistuak baita dultzainak ere.




DANBOLINA:

Danbolina perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko.Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu.





PANDEROA:

Panderoa perkusiozko musika tresna membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena.Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira.





MUSUKITARRA:


Ahoan harpa, ere ezagutzen direnak, birimbao, berimbao, edo trompe router, musika-tresna idiófono txiki eta nahiko sinplea da. Metal arku (Hego-ekialdeko Asia brankan edo armadura normalean banbuzko) altzairuzko hizkuntza erdian datza. Tresna osoan forma φ antza.Normalean ebaki musikaria ahoan ospatzen, eta ahoan egiten soundboard. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario