
-haizezkoak:
TRIKITRIXA:
Eskusoinu txikia edo soinu txikia, botoidun akordeoi diatonikoa da, italiar jatorrikoa. Euskal Herrian XIX. mendetik erabiltzen den haizezko instrumentua da.
ALBOKA:
Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena

DULTZAINA:
Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Zazpi zulo ditu, sei goialdean eta bat behealdean. Klarinetearen familiakotzat har daiteke, baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik.
GAITA:
Gaita zaku batek eta hodi batzuek osatutako haize instrumentua da, batik bat folk musikaren esparruan erabilitakoa.
TXANBELA;
Mihi bikoitzekoa da, denok ezagutzen dugun dultzaina-gaitaren antzekoa, baina pixka bat txikiagoa. Mihiak, kanabera, adar eta (Caubet-ek azkenean egiten zituenak bezala) plastikozkoak egiten ziren. Tutua, konikoa eta ezpelez egindakoa da.
SILBOTEA:
Handiagoa bada ere, txistuak duen egitura bera du. Hiru tonu eta erdi baxuago afinaturik dago. Duen luzeragatik zaila da esku batekin jotzea eta silbote-joleak bi eskuak erabiltzen ditu jotzeko.
TXISTUA:
Txistua, tradizioz Fa sostenituan afinatua, hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.
TXIRULA:
Txirula edo flauta zurezko familiako haize instrumentua da, aho xumekoa. Oso hedatua dago mundu osoan eta izen, neurri eta itxura desberdinak hartzen ditu
-Harizkoak
TTUN-TTUN-A:
Ttun-ttuna, danburia edo salterioa perkusiozko musika tresna kordofonoa da,
No hay comentarios:
Publicar un comentario