martes, 26 de febrero de 2013

EUSKAL MUSIKAREN HISTORIA:



MUSIKAREN HISTORIA: XX. mendeko eta aro garaikideko musika.


XX. mendeko eta aro garaikideko musika.

Muga Kronologikoa.
XX. mendeko musika bezala ezagutzen dena I Mundu Gerratearen ostean du bere hasiera, zehazki dodekafonismoaren agerpenari lotuta agertzen da. Garai horretan musikaren inguruan esperimentazio ugari egiten da eta musika estilo asko eta korronte ezberdinak agertzen dira.

Ezaugarri orokorrak.
Etengabeko berrikuntza eta originaltasunaren bilaketa izango dira garai honetako ezaugarri nagusia.
Irratia eta gainontzeko komunikabideen garapenarekin eta hedapenarekin musika inoiz baino arinago helduko da entzuleengana, eta hauek arinago epaitzeko aukera izango dute. Honen ondorio zuzen bat, entzulegoa originaltasuna baloratuko duela izango da, hau da, estilo berriak berehala bereganatzen ditu eta gauza berriak bilatuko ditu, berriro txundituko duen zerbait nahi du.
Konpositoreek ere, berehala jasotzen dute gainontzekoek egiten dutenaren berri eta originaltasunaren bila arituko dira.

Oinarrizko estiloak.
Estilo gehienak ezaugarri harmoniko zehatz batzutan oinarritzen dira:
* Kromatismoa funtsezkoa izango da mende honetako armonian. Kromatismo hau muturreraino eramatearen ondorio bat atonalismoai zango da, hau da, oinarrizko tonalitatearen erabateko eza. Arnold Schönberg austriarra izan zen sistema dodekafonikoa asmatu zuena. Sistema honetan, konpositoreak, berak aukeratutako orden batean antolatuko ditu eskala tonaleko hamabi soinuak, eta segida hori, edo horren eraldaketa zehatz batzuk bakarrik erabili ahal izango ditu. XX. mendeko autore gehienek sistema hau erabili zuten.
* Sistema dodekafonikoan oinarriturik serialismoa agertuko da. Sistema honek, notentzako orden bat ezartzeaz gain, figuren segidetarako, eta intentsitate mailetarako orden bat ere ezartzen du.
* Politonalitatea edo tonalitate anitzen erabilera bateratua.
* Modalitatea edo pizkunde garaiko, eta arinagoko, moduen erabilera.
* Musika mikrotonala edo zortziduna ohiko hamabi soinuetan baino gehiagotan zatitzen denean. Estilo honetan “mikrotonu” bezala ezagutzen diren soinuak, eskala arrunteko tonuak baino altuagoak edo baxuagoak izango dira.

Baina badaude era beraien bereizgarria arlo harmonikoan oinarritzen ez duten estilo berriak:
* Neoklasizismoa. 1.920ko hamarkadan estilo klasikora itzuli nahi duten autore batzuk agertuko dira. Autore hauek euren konposaketen elementu guztiak obrari formazko egitura argia eman diezaioten bilatzen dute. Harmoniari dagokionez, autore hauek kromatismoa, barrokoko formak eta klasizismoko formak nahasturik erabiliko dituzte. Estilo honetako autore aipagarrien artean Igor Stravissky, Paul Hindemith, Sergei Prokofiev eta Dmitri Shostakovich ditugu.
* Musika zehatza. Izen honekin ezagutu zen eguneroko bizitzako soinu arruntak eta musika tresnek sortutako soin abstraktu eta artifizialak elkartzen zituen musika. 1.948an Pierre Schaeffer ingeniaria eta Pariseko beste musikagile batzuk sortu zuten estilo hau.
* Musika elektronikoa. Estilo honek Musika Zehatzean du bere oinarria. Estilo berri honetan ekipo elektronikoak eta ordenagailuak soinu sortzaile bezala erabiliko dira, eta ondoren soinu horiek eraldatu eta nahasteko.
* Opera. Garai honetan ere operak aurreko mendeetan izandako erakargarritasuna mantendu du. Arrakasta gehien izan duten autoreen artean Richar Strauss, Hans Werner Henze, George Gershwin eta Benjamin Britten ditugu.
* Balleta. Berpizkunde bat ematen da balletean Prokofiev, Bartók, Ravel eta Stravinsky bezalako autoreekin.
Mende honetan topa dezakegun musika estiloak horrenbeste izan arren, eta horren ezberdinak izan arren, badauzkate amankomunak diren zenbait ezaugarri: Kualitate, dentsitate, testura eta soinuen iraupenean duten interesa. Ezaugarri hauek melodiaren gainetik egongo dira.

TOBERA:

Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan.





TXALAPARTA:

Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak ,haltzagaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela.
Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke.




martes, 19 de febrero de 2013

-perkusiozkoak:

ATABALA:

Atabala perkusiozko instrumentua da, antzinatik txistulariei eta antzeko instrumentuei laguntzeko erabili da, euren melodiei erritmoa emateko. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean bai azpiko aldean, animalia-larruzko edo plastikozko larruak eramaten ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da kolpeak jasotzerakoan berehala ez apurtzeko; behekoa pordoiduna da, izen hori du bi soka, tripazkoak, larrua zeharkatuz dituelako. Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen da. Txistulariek banbolina jotzen dute esku batekin eta txistua bestearekin. Aldiz, atabala beste pertsona batek jo behar du bi eskuak behar dituelako. Atabalak laguntzen ditu txistuak baita dultzainak ere.




DANBOLINA:

Danbolina perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko.Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu.





PANDEROA:

Panderoa perkusiozko musika tresna membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena.Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira.





MUSUKITARRA:


Ahoan harpa, ere ezagutzen direnak, birimbao, berimbao, edo trompe router, musika-tresna idiófono txiki eta nahiko sinplea da. Metal arku (Hego-ekialdeko Asia brankan edo armadura normalean banbuzko) altzairuzko hizkuntza erdian datza. Tresna osoan forma φ antza.Normalean ebaki musikaria ahoan ospatzen, eta ahoan egiten soundboard. 






martes, 5 de febrero de 2013

euskal musikan erabiltzen diren tresnak



-haizezkoak:


TRIKITRIXA:


 Eskusoinu txikia edo soinu txikia, botoidun akordeoi diatonikoa da, italiar jatorrikoa. Euskal Herrian XIX. mendetik erabiltzen den haizezko instrumentua da. 



ALBOKA:


Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena




DULTZAINA:


Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Zazpi zulo ditu, sei goialdean eta bat behealdean. Klarinetearen familiakotzat har daiteke, baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik.



GAITA:


Gaita zaku batek eta hodi batzuek osatutako haize instrumentua da, batik bat folk musikaren esparruan erabilitakoa.






TXANBELA;

Mihi bikoitzekoa da, denok ezagutzen dugun dultzaina-gaitaren antzekoa, baina pixka bat txikiagoa. Mihiak, kanabera, adar eta (Caubet-ek azkenean egiten zituenak bezala) plastikozkoak egiten ziren. Tutua, konikoa eta ezpelez egindakoa da.






SILBOTEA:

Handiagoa bada ere, txistuak duen egitura bera du. Hiru tonu eta erdi baxuago afinaturik dago. Duen luzeragatik zaila da esku batekin jotzea eta silbote-joleak bi eskuak erabiltzen ditu jotzeko.







TXISTUA:

Txistua, tradizioz Fa sostenituan afinatua, hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.







TXIRULA:

Txirula edo flauta zurezko familiako haize instrumentua da, aho xumekoa. Oso hedatua dago mundu osoan eta izen, neurri eta itxura desberdinak hartzen ditu





-Harizkoak

TTUN-TTUN-A:

Ttun-ttuna, danburia edo salterioa perkusiozko musika tresna kordofonoa da,